top of page

XFERA MÓVILES, S.A.U. ("GUUK") ENPRESAREN KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN ZERBITZUAREN BEZEROENTZAKO Agile TV ZERBITZUAREN ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK 

Zerbitzu-kontratu honetan, OVER THE TOP NETWORKS IBÉRICA, S.L.U. enpresak (aurrerantzean, "OTTN") XFERA MÓVILES, S.A.U. enpresaren (aurrerantzean, "GUUK") bezeroentzako promozioaren bidez eskainitako Agile TV zerbitzua kontratatzea erabaki duten GUUK-en bezeroei bakarrik aplikatzen zaizkien baldintza orokorrak daude jasota. Agile TV zerbitzua erabiltzeko aldian behin ordaindu beharreko kuotaren preziorako promozio berezi batez baliatu ahalko dira bezero horiek (aurrerantzean, hurrenez hurren, "Zerbitzua" eta "Bezeroak"), konpainia biek hitzartutako Akordio Komertzialari jarraikiz.

 

1. Baldintzen xedea eta onarpena.

Jarraian azaltzen diren baldintzen bidez (aurrerantzean, "Agile TV-ren Baldintzak" edo "Baldintzak"), OTTN-ren eta Bezeroaren arteko harremanak arautzen dira, Agile TV ikus-entzunezko zerbitzua emateari dagokionez.

Beharrezkoa da Baldintza hauek erreparorik gabe onartzea Agile TV zerbitzua emateko. Zentzu horretan, Bezeroak adierazten du Baldintza hauek irakurri eta ulertu dituela, eta onartzen dituela.

 

2.  Agile TV eskaintzaren baldintzak.

​2.1  Zerbitzuaren definizioa

Agile TV-ren ikus-entzunezko edukien Eskaintzak osatzen du Zerbitzu hau. Eskaintza horren bidez, Agile TV-k beste merkaturatze- eta salmenta-kanal batzuen bidez zuzenean merkaturatutako eskaintzaren desberdinak diren baldintzak lortzen dira.

2.2  Agile TV zerbitzua.

Agile TV Zerbitzua OTTN-k emango du TV Box multimedia-gailu baten eta GUUK-ek Bezeroari emandako Interneterako sarbidearen bidez, zeinak Agile TV zerbitzua kontratatzeko eta haren ikus-entzunezko zerbitzuetan sartzeko nahikoa den estaldura emango baitu. OTTN-k Zerbitzua emateko arduradun gisa xedatzen dituenak izango dira Agile TV Zerbitzuaren baldintzak, Bezeroarekin izenpetutako kontratuaren arabera.

Bezeroak, gainera, Agile TV-ren ikus-entzunezko eskaintzako kanal- eta eduki-paketeak kontratatu ahalko ditu, une bakoitzean erabilgarri daudenen arabera. Pakete horiek aukeratzean, halaber, Bezeroak dagokion kontratua sinatu beharko du OTTN erakundearekin, hura izango baita zerbitzuak emateko arduraduna.

OTTN-k jakinarazten dio Erabiltzaileari eduki erabilgarrien katalogoa aldakorra dela, eta etengabe eguneratuko dela. Horregatik OTTN-k beretzat gordetzen du egoki deritzen aldaketak egitea eskainitako katalogoari, aurretiazko abisurik gabe; hala, eduki erabilgarrien zerbitzuetarako sarbideak gehitu, hedatu, aldatu edo kendu ahalko ditu, aurretiaz jakinarazi gabe. Agile TV-k eskainitako ikus-entzunezko edukiei buruzko informazioa zerbitzuaren beraren Programazio-gida Elektronikoan aurki daiteke, edota Interneteko helbide honetan: http://www.agiletv.es

Agile TV-k bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartzen du, zerbitzurik onena eskaintzeko eta edukirik onenak emateko. Hala ere, Erabiltzaileak Internetera konektatzeko dauzkan baldintzen menpe egongo da zerbitzuaren kalitatea, bai eta edukiak erreproduzitzeko darabiltzan gailu mugikorren menpe ere. Era berean, Erabiltzailea jakitun da gutxieneko eskakizunak daudela Zerbitzua erabili ahal izateko, eta bermatzen du haiek betetzen dituela kontratazioa egin aurretik. Eskakizun horiek Agile TV-ren webgunean daude argitaratuta.

 

Debekatuta dago telebista-edukiak publikoki ezagutarazteko erabiltzea Agile TV Zerbitzua; Bezeroak modu pribatuan bakarrik erabil ditzake.

2.3 Zerbitzuaren kontratazioa eta erabilera Espainiako lurraldera dago mugatuta, soil-soilik.

 

2.4 Zerbitzua etetea. Agile TV-k beretzat gordetzen du Zerbitzua egoki deritzonean eteteko eskubidea, haren mantentze-lanak gauzatzeko eta hura hobetzeko. Halakoetan, planifikatutako etendura bat bada, egun bateko aurrerapenez jakinarazi beharko dio Erabiltzaileari.

 

2.5 Zerbitzu honekin arazorik badago, Erabiltzailea GUUK-en Bezeroentzako Arreta-zerbitzuarekin jarri ahalko da harremanetan.

 

2.6 Datuak Agile TV-ri jakinaraztea. Kontratu hau sinatzerakoan emandako datuak OTTN-ri jakinaraziko zaizkio (helbidea: Casanova kalea, 209, solairu nagusia, 1. atea - Bartzelona) alta kudea dezan eta, horrela, Agile TV izen komertzialaren bidez emandako ikus-entzunezko zerbitzuen mantentzea eta baja kudeatzeko, eta Zerbitzuari eta haren berritasunei buruzko informazioa emateko, OTTN-k merkaturatzen dituen zerbitzuei buruzko informazio komertziala barne.

 

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) (aurrerantzean, "DBEO") xedatutakoaren ondorioetarako, jakinarazten dizugu datuak atzitzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, datuen aurka egiteko eta datuak tokialdatzeko eskubideak datuen titularrak egikari ditzakeela zuzenean, edota legezko ordezkari edo boluntario baten bidez, OTT Networks Iberia, S.L.-ri idatzi bat eta dokumentu identifikagarri ofizial baten kopia bat bidalita (egoitza: Casanova kalea, 209, solairu nagusia, 1. atea - 08021 Bartzelona), DBEOn aurreikusitako forma eta baldintzak gordeta, edota posta elektroniko bidez, mezu bat bidalita honako helbide honetara: ayuda@agiletv.es.

3.3  ​Erabiltzailearen Zehaztapen eta Baldintza hauek eta Datu Pertsonalen Gidalerroak (denak batera, "Zehaztapenak eta Baldintzak") aplikagarriak dira, eta lotesleak dira OTTN-rentzat eta Erabiltzailearentzat. Akordio hauek, era berean, OTTN-ren eta Erabiltzailearen arteko akordioa gauzatzeko unean OTTN-k eskainitako kontratu-aldien, ordainketa-baldintza eta -metodoen, indarreko prezioen eta zehaztapen eta baldintza partikularren mende daude (edozer eskaintza berezi barne). Baldintza eta zehaztapen partikularren eta Baldintza eta Zehaztapenen artean gatazkarik badago, baldintza eta zehaztapen partikularrak gailenduko dira. Zehaztapen eta Baldintzek eta zehaztapen eta baldintza partikularrek, denak batera, Erabiltzailearen eta OTTN-ren artean aplikagarria den akordioa osatzen dute (aurrerantzean, "Akordioa"). Zerbitzurako sarbidea lortzeko, Erabiltzaileak Akordioa irakurri eta onartu duela berretsi beharko du.

 

Akordioa gauzatutakoan, OTTN-k haren berrespena bidaliko dio Erabiltzaileari, hark emandako helbide elektronikora. Zerbitzurako sarbidea ere posta elektroniko bidez emango zaio.

3.4  Fakturazioa.

Hilero, zerbitzuaren aldian behingo Kuota fakturatuko dio OTTN-k Erabiltzaileari, eta emandako zerbitzuari dagokion faktura bidaliko. OTTN-k GUUK-i ematen dio aldian behingo kuota bere kabuz kobratzeko ardura. Kobrantza GUUK-en fakturarekin batera egingo da, zeina Bezeroak bere kontuan baimendutako banku-helbideratzearen bidez ordainduko baita. Baldintza hauek onartuta, GUUK-ek kobrantza kudeatzeko beharrezkoak diren datu guztiak lagatzeko baimena ematen du Bezeroak.

 

Dagokion faktura kobratzeko aurkezten den unetik exijitu ahalko da emandako zerbitzuari dagokion zenbatekoa, zeina Bezeroak edo hirugarren batek ordaindu beharko baitu, GUUK-ekin gauzatutako telekomunikazio-zerbitzuak emateko Kontratuan horretarako adierazitako banku-erakunde edo aurrezpen-kutxako kontuaren bidez.

Erabiltzaileak posta elektroniko bidez eskatu ahalko ditu emandako zerbitzuari dagozkion fakturak, facturacion@agiletv.es helbidera idatzita.

 

3.5 Prezio aplikagarrien zerrendaren arabera ordaindu beharko dira Agile TV-ren Oinarrizko Zerbitzuaren eta gainerako Zerbitzuen kuotak. Zerrenda hori hemen kontsulta daiteke: http://www.agiletv.es/guuk.

 

 

 

 

3.10 Agile TV zerbitzua hartzeko ekipoa edo "Set Top Box" gailua eskuratzeari lotutako Ekipoaren eta iraunkortasunaren baldintzak

 

Agile TV-ren zerbitzuak erabili ahal izateko, zerbitzua hartzeko ekipamendu bat behar da; hots, "Set Top Box" delakoa.

3.11 Agile TV zerbitzuaren hileko Kuota Kontratatutako zerbitzua atalean adierazitakoa da, baldin eta Bezeroak TB kontratatzeko hautatu dituen zuntz- eta mugikor-tarifak mantentzen baditu; Bezeroak tarifak aldatuz gero, 3.5 atalean aurreikusitakoak kobratuko zaizkio. Agile TV-k eskaintzen dituen gainerako zerbitzuen prezioak eguneratuta eta eskuragarri daude Agile TV-ren bezeroentzat Agile TV-ren webgunean:

http://www.agiletv.es/guuk.

3.12 Agile TV-ren Bezeroentzako komunikatuak. Agile TV-k jakinarazpenak eta informazioa bidali ahalko dizkio Bezeroari posta elektroniko, SMS, mugikorreko jakinarazpen eta gutunen bidez, bai eta fakturaren barruan ere. Bezeroarentzako jakinarazpenak berehala jasotakotzat joko dira posta elektroniko edo SMS bidez bidaltzen direnean. Eskutitz bidez eta fakturaren barruan bidalitako abisuak, aldiz, haiek bidali eta hiru (3) egunera joko dira Erabiltzaileak jasotakotzat. 

Agile TV-k jakinarazpenak bidaltzeko duen beharra betetzat joko da, baldin eta Bezeroak eman dizkion azken helbide elektroniko, telefono-zenbaki edo helbide fisikora bidaltzen baditu, kontuan hartu gabe Bezeroak helbide horiek erabiltzen dituen ala ez, edo beste edozer arrazoirengatik erabilgarri dauden ala ez. 

Agile TV zerbitzuarekin lotutako promozio eta eskaintzak jaso ahalko ditu Bezeroak bere telefono-zenbakian, posta elektroniko bidez edo posta bidez, zerbitzuei dagozkien prezioekin batera.

OTTN Ibérica, S.L.U. enpresaren sinadura

I. Eranskin gisa, datuen babesari buruzko informazio gehigarria dago erantsita.

 

Emandako datu guztiek egiazkoak eta zuzenak izan behar dute, eta Erabiltzaileak bere gain hartzen du OTTN-ri bere datuetan izandako aldaketa guztiak jakinarazteko ardura, bai eta OTTN-rekin duen kontratuzko harremana kudeatzeko eta mantentzeko beharrezkoa den informazio guztia jakinaraztekoa ere.

Edonola ere, OTTN-ren Kontratuzko Baldintzak, Pribatutasun- eta Cookie-gidalerroak nahiz Erabilera-baldintzak ere aplikatuko zaizkio Erabiltzaileari. Baldintza hauetan berariaz aurreikusten ez diren aspektu guztien osagarri dira dokumentu horiek. Hala ere, Baldintza hauetan eta aipatu dokumentuetan xedatutakoaren artean desadostasunik badago, Baldintza hauek gailenduko dira Zerbitzuaren Erabiltzaile guztien kasuan.

3. Xedapen orokorrak

3.1 Agile TV-k ikus-entzunezko edukien harpidetzapeko online zerbitzu bat ematen du.

 

3.2 Erabiltzailearen zehaztapen eta baldintza hauek (aurrerantzean, "Erabiltzailearen Zehaztapenak eta Baldintzak") OTTN-ren eta pertsona fisiko baten (aurrerantzean, "Erabiltzailea") artean Zerbitzuari dagokionez gauzatutako akordioei aplikatzen zaizkie. Agile TV-ren Zerbitzuari dagokionez, 18 urte baino gehiago dituzten eta Espainian bizi diren pertsona fisikoek bakarrik gauzatu ahalko dute kontratu bat OTTN-rekin. Kontratua gauzatu ondoren, OTTN-k, beharrezko legezko baldintzak gordetzen badira, errutinazko kreditu-egiaztapen bat egin ahalko du, eta, haren emaitzen arabera, Erabiltzailearekin duen kontratutik irten. Era berean, OTTN-k akordio bat gauzatzeari ezezkoa emateko eskubidea du, edota Erabiltzaile batekin egindako akordio bat berehala ezeztatzekoa, baldin eta Erabiltzaileak OTTN-ren kontratuzko baldintzak eta zehaztapenak urratu baditu aurretiaz. OTTN-k, akordio bat gauzatzeari ezezkoa eman edo lehendik gauzatutako akordio bat ezereztu ordez, akordioaren arabera Erabiltzaileak dauzkan beharrak beteko dituela frogatzeko bermeren bat emateko eska diezaioke. Halaber, OTTN-k beretzat gordetzen du akordioa gauzatu ondoren Erabiltzaileari buruzko informazioa lortzeko eskubidea, aplikagarria den legediak horretarako aukera ematen duen heinean, eta Datu Pertsonalen Gidalerroei jarraikiz. 

 

 

 

Agile TV-k edozer unetan aldatu ahalko du Agile TV Zerbitzuaren kuota, eta aldaketa horiei buruzko informazioa hilabeteko aurrerapenarekin jakinaraziko dio Erabiltzaileari. Prezio-zerrendan kuotaren prezioa ageri da, zergak eta zerbitzua emateagatik aplikagarria den beste edozein kargu barne. 

 

3.6  Zerbitzua hilabeteko aldirako ematen da, eta hilero berrituko da, salbu eta Erabiltzaileak hura berritu nahi ez duela adierazten badu hura iraungi baino lehen, baldintza hauen 3.7 atalean aurreikusitako baldintzen arabera.

3.7  Zerbitzua edozer unetan utzi ahalko da bertan behera, komunikatu bat bidalita GUUK-en Bezeroentzako Arreta-zerbitzuaren zentrora, Zerbitzurako harpidetza bertan behera uzteko nahia adieraziz. Bertan behera uzteko eskaera 72 orduko epean erregistratuko da, eta erregistroaren hil beraren amaieran utziko da bertan behera Zerbitzua. GUUK-ek TV Box multimedia-gailuaren salmentari buruz xedatutako baldintzen menpe ere egongo da zerbitzua bertan behera uztea.

 

3.8 Erabiltzaileak hilean behingo Kuota ordaintzeari uzten badio, Zerbitzua eten ahalko zaio.

 

3.9  Gainera, erabiltzaileak GUUK-en bezero izateari uzten badio, Zerbitzua behin betiko etengo litzateke, bezeroak ezingo bailuke hemen xedatzen diren baldintzez gozatu.

Kasu horretan, Erabiltzaileak OTTN-rekin kontratatu ahalko du Zerbitzua zuzenean, eta ez zaio eskatuko kontratuzko loturarik izatea GUUK-ekin indarrean dauden zehaztapen eta baldintzetan.

 

Zerbitzua aurretiaz bertan behera uzten bada, 3.9 atalaren arabera, eta Bezeroak kontratua ezereztearen ondorengo aldi bati dagokion ordainketa egin badu, OTTN-k itzuli egingo dio soberako zenbatekoa hogeita hamar (30) eguneko epean, harpidetzaren ezerezte-datatik zenbatzen hasita.

 

 

 

 

3.13 Zerbitzuaren kalitatea. Agile TV-k bere esku dagoena egiteko konpromisoa hartzen du, zerbitzurik onena eskaintzeko eta edukirik onenak emateko. Hala ere, Erabiltzaileak Internetera konektatzeko dauzkan baldintzen menpe egongo da zerbitzuaren kalitatea, bai eta edukiak erreproduzitzeko darabiltzan gailu mugikorren menpe ere. Era berean, Erabiltzailea jakitun da gutxieneko eskakizunak daudela Zerbitzua erabili ahal izateko, eta bermatzen du haiek betetzen dituela kontratazioa egin aurretik. Eskakizun horiek Agile TV-ren webguneetan daude argitaratuta: http://www.agile.tv.es/requisitos.

3.14 Agile TV zerbitzura konektatzeko baimena duten gailuak. Zerbitzuaren Erabiltzaileari bermatu egiten zaio gailu anitzeko sarbidea, Agile TV-ren aplikazioen bidez, Agile TV-rekin bateragarriak diren gailuetan. Erabiltzaileak ezingo du ikusi eduki bera hiru (3) gailu mugikorretan baino gehiagotan aldi berean.

 

3.15 Harremanetarako informazioa. Bezeroa helbide elektroniko honen bidez jar daiteke harremanetan Agile TV-rekin: ayuda@agiletv.es.

Screenshot 2021-04-07 at 18.14.43.png

I. ERANSKINA

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA

Nor da zure datu pertsonalak tratatzearen arduraduna?

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta informazioa (osasunari buruzkoak barne, hala badagokio) fitxategi batean gordeko dira, eta hau izango da haren arduraduna:

  • Titularra: OVER THE TOP NETWORKS IBÉRICA, S.L.U. (aurrerantzean, OTTN)

  • Egoitza soziala: Casanova kalea, 209, solairu nagusia, 1. atea - 08021 Bartzelona

  • IFK: B86588639

Zer xederekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Eman dizkiguzun datu pertsonalak eta informazioa xede hauetarako tratatuko ditugu:

  • Kontratazioa eta fakturazioa kudeatzea, eta kontratatutako zerbitzuak bermatzea.

  • Hornitzaile-zerrenda uniforme bat izatea, OTTN-k haiengana jo ahal izateko kasuan kasu behar dituen zerbitzuak eta/edo ondasunak eskatzeko.

  • OTTN-ren nahiz OTTN kide duen enpresa-taldeko beste edozer enpresarekin lankidetza-hitzarmenak dituzten hirugarrenen eskaintza, produktu, gomendio, zerbitzu, promozio-salgai eta fidelizazio-kanpainei buruzko informazioa eta publizitatea bidaltzea (bide elektronikoak erabilita barne); datuak lortzea eta biltegiratzea, eta marketin-ikerketak gauzatzea, gure eskaintza komertzialak zure profil partikularrera egokitzeko (eragiketarik gauzatu bada nahiz gauzatu ez bada; hala nola, hala badagokio, lehendik dagoen kontratuzko harremana ezereztu ondoren, salbu eta aurkakoa adierazten bada edo erabiltzaileak aurka egiten badu nahiz baimena kentzen badu).

  • Gure jarduerekin lotutako zerbitzu eta albisteei buruzko informazio komertziala (newsletterrak) aldizka bidaltzea, baldin eta interesdunak horretarako baimena ematen badu, eta baimen hori kentzeko aukera emanez.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak biltzearen helburua gauzatzeko beharrezkoa den epean gordeko dira, baldin eta emandako baimenak kentzen ez badira. Ondoren, beharrezkoa bada, legeek ezarritako epeetarako gordeko da informazioa.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

"Zer xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?" ataleko puntuetan azaldutako helburuekin zure datuak tratatzeko legezko oinarria kontratu hau gauzatu ahal izatea da, hain zuzen.

OTTN-ren nahiz OTTN kide duen enpresa-taldeko beste edozer enpresarekin lankidetza-hitzarmenak dituzten hirugarrenen eskaintza, produktu, gomendio, zerbitzu, promozio-salgai eta fidelizazio-kanpainei buruzko informazioa eta publizitatea bidaltzeko (bide elektronikoak erabilita barne); datuak lortu eta biltegiratzeko, eta marketin-ikerketak gauzatzeko, gure eskaintza komertzialak zure profil partikularrera egokitze aldera (eragiketarik gauzatu bada nahiz gauzatu ez bada; hala nola, hala badagokio, lehendik dagoen kontratuzko harremana ezereztu ondoren, indarreko araudiei jarraikiz tratamendu horiek gauzatzeko OTTN-ren interes legitimoan datza tratamenduaren legitimazioa).

Gure jarduerekin lotutako zerbitzu eta albisteei buruzko informazio komertziala (newsletterrak) aldizka bidaltzeko, erabiltzailearen baimenean datza legitimazioa.

 

Legeek xedatzen dituzten betebeharrak gorde eta kontratuzko betebeharrak gordetzen direla egiaztatzeko (iruzurraren prebentzioa barne) datuen tratamenduaren legitimazioa legezko betebehar batean datza.

Zer segurtasun-neurri inplementatzen ditugu zure datuak zaintzeko?

Datu pertsonalak, erabiltzaileen pribatutasuna eta zibersegurtasuna babesteko konpromisoa du OTTN-k; hortaz, mota ezberdinetako datuak babesteko,

  • Legeek xedatzen dituzten betebeharrak gordetzea, eta kontratuzko betebeharrak gordetzen direla egiaztatzea (iruzurraren prebentzioa barne).

Aurrez aipatutako tratamendu eta xede guztiak beharrezkoak dira, edo harremana dute kontratuzko harremanaren mantentze, garapen eta kontrolarekin.

Zer kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

OTTN-k kategoria hauetako datuak tratatzen ditu:

  • Datu identifikagarriak: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, posta-kodea, telefonoa

  • Komunikatu elektronikoen metadatuak

  • Informazio komertzialari buruzko datuak

  • Datu ekonomikoak, finantza-datuak eta banku-datuak

Kasu batzuetan, eskatutako datu pertsonalak derrigorrezkoak dira; hortaz, haiek emateari uko egiten bazaio, ezingo dira eman kontratatutako zerbitzuak.

 Erabiltzaileak bermatzen du emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta betebehar hori ez gordetzearen ondorioz kalterik bada (zuzenekoa nahiz zeharkakoa), bera izango da haien erantzulea. Erabiltzaileak hirugarrenen datuak ematen baditu, adierazten du haien baimena duela horretarako, eta klausula honetako informazioa hirugarren horiei jakinarazteko konpromisoa hartzen du, OTTN erantzukizun oroz libratuz. Hala ere, OTTN-k hori egiaztatzeko egiaztapenak gauzatu ahalko ditu, dagozkion neurriak hartuta, datuak babesteari buruzko araudiari jarraikiz.

beharrezko segurtasun-neurri tekniko eta antolakuntzazkoak hartuko ditu, datuak galdu, manipulatu, zabaldu edo aldatzea ekiditeko.

 

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Datu pertsonalak, erabiltzaileen pribatutasuna eta zibersegurtasuna babesteko konpromisoa du OTTN-k; hortaz, mota ezberdinetako datuak babesteko, beharrezko segurtasun-neurri tekniko eta antolakuntzazkoak hartuko ditu, datuak galdu, manipulatu, zabaldu edo aldatzea ekiditeko.

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

"Zer xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?" atalean adierazitako helburuak betetzeko, eman dizkiguzun datuak OTTN kide duen taldeko beste erakunde batzuei jakinarazi ahalko zaizkie, bai eta administrazio publikoei eta OTTN kide duen taldeko erakunde ezberdinekin lankidetza-hitzarmenak dituzten eta adierazitako jardueretako edozein gauzatzen duten beste pertsona juridiko batzuei ere. Zure datuak kontratuzko harremana amaitu ondoren ere jakinarazi ahalko dira, aipatu hartzaileei lehenbizikoz jakinarazten zaizkien bakoitzean zuri esan beharrik gabe, betiere datu pertsonalen babesaren inguruko legedi aplikagarria gordeta.

Aurreko paragrafoan adierazitako komunikazio-esparruan, datuak hirugarren herrialdeetara nahiz nazioarteko erakundeei transferitu ahalko zaizkie, halakoen inguruan Europako Batzordeak egokitasun-erabakirik kaleratu duen kontuan hartu gabe. Babes-maila egokia bermatu ezin duten herrialdeetarako nazioarteko transferentzien kasuan, halako herrialdeak salbuespentzat joko dira, eta kontratuzko harremana osoki garatzeko ezinbestekoa denean bakarrik egingo dira.

OTTN-k datuak babesteko eredu-klausulak ditu, komunikatuen eta datuen nazioarteko komunikazioen esparruan zure datuak behar bezala babesten direla bermatu ahal izateko, haien aplikazioa posiblea den herrialdeetan.

 

 

 

 

 

Zer eskubide duzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Indarrean dagoen araudiari jarraikiz eta hartan xedatutakoak aukera ematen duen heinean, pertsona guztiek dute hauetarako eskubidea:

  • Dagozkien datuak OTTN-n tratatzen ari garen ala ez egiaztatzea, haiek atzitzea, eta haien tratamenduarekin erlazionatutako informazioa lortzea.

  • Zehaztasunik gabeko datuak zuzentzeko eskatzea.

  • Datuak ezabatzeko eskatzea, baldin eta, beste arrazoi batzuen artean, haiek biltzeko jatorrizko helbururako beharrezkoak izateari utzi badiote. Halakoetan, OTTN-k datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta erreklamazio posibleak egiteko edo haien aurrean defendatzeko.

  • Datuen tratamendua mugatzeko eskatzea. Kasu horretan, datuen jabearen baimenarekin bakarrik tratatu ahalko dira, salbu eta erreklamazioak egiteko edo haien aurrean defendatzeko gorde edo erabili behar badira, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko beharrezkoak badira, edo Europar Batasunaren nahiz bertako Estatu jakin baten interes orokor garrantzitsua bermatzeko beharrezkoak badira.

  • Datuen tratamenduari aurka egitea. Kasu horretan, OTTN-k datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta erreklamazio posibleen aurrean defendatzeko beharrezkoak badira.

  • Dagozkion eta OTTN-ri eman dizkion datu pertsonalak jasotzea egituratua den, ohikoa den eta mekanikoki irakur daitekeen formatu batean, edo, teknikoki posiblea denean, beste arduradun bati transmititzeko eskatzea OTTN-ri.

  • "Zer xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?" atalean adierazitako helbururako emandako baimena kentzea, hala badagokio. Horrek ez du eraginik izango baimena kendu aurretiko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Arestian aipatutako eskubideak (datuak atzitzekoa, datuak ezereztekoa, datuen tratamendua mugatzekoa, datuen tratamenduaren aurka egitekoa eta datuak tokialdatzekoa) datuen titularrak egikari ditzake zuzenean, bai eta haren legezko ordezkari batek ere. Horretarako, idatzi bat eta dokumentu identifikagarri ofizial baten kopia bat bidali behar dio OTT Networks Iberia, S.L. enpresari (egoitza: Casanova kalea, 209, solairu nagusia, 1. atea - 08021 Bartzelona), DBEOn aurreikusitako forma eta baldintzetan, edo mezu elektroniko bat bidalita helbide honetara: ayuda@agiletv.es.

 

 

 

 

Gainera, jakinarazten dizugu erreklamazio bat aurkez dezakezula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean; bereziki, zure eskubideak egikaritzean ase geratzen ez zarenean. Horretarako, dagokion Kontrol-agintariak erabilgarri jarritako webgunea erabil dezakezu, bai eta haren telefono-zenbakiak ere (901 100 099 eta 912 663 517). Halaber, helbide honetan jar dezakezu erreklamazioa: Jorge Juan kalea, 6, 280001 Madril.

 

Zein da datu pertsonalen jatorria?

 

Jasotako datu guztiak interesdunak emanak dira.

bottom of page